Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Bada garaia!!!

Milaka eta milaka pertsonen sentimenduak gordeta daude. Ez bakarrik gordelekuan, norberaren bihotzeko tokirik ezkutuenean. Aspaldidanik ez dugu gauza onik bizi Errealzaleok, kolpeak besterik ez. Kolax bat egin dut, momentu on batzuk bilduz, bada garaia eta zerbait ona bizi dezagun. Goza ezazue. Aupa Erreala!

[AUDIO http://euskaltube.com/uploads/audio/nvcrMWwr5PdbLNBIgY5Y.mp3|TITLES=Bada Garaia |WIDTH=480]

Advertisements

Community manager-ena omen da etorkizuneko lanpostua. Ez nekien lanpostu hau existitzen zenik ere, baina lehengo egunean klasean artikulu hau irakurri eta lanbide honen berri jaso genuen.

Funtsean, Community manager (CM) bat, enpresa edo markako bezeroak zaindu eta mantentzeaz arduratzen den hura da. Guzti honetan, erreminta garrantzitsuena Internet da. Sare sozialak, blogak, webguneak, etab. Erabiltzen dira erlazio hori mantentzeko. Azken batean, artikuluan definitzen den moduan, enpresatik kanpo enpresaren ahotsa, eta enpresaren barnean bezeroen ahotsa izan behar du langile honek.

Betebeharreko ezaugarrien artean, Community Manager batek sektorea ongi ezagutu eta 2.0 aplikazioko erremintak erabiltzen jakiteaz gain, sormena, erredakziorako gaitasuna eta online bidezko komunikazioan esperientzia izan behar ditu. Horretaz gain, komunikatzaile ona, taldeburua izateko gaitasuna izan behar ditu.

CM baten lan ordutegia aztertzen aritu gara, eta alde batetik bestera ibiltzekoa dela ikusten da argi eta garbi. Bilera asko daude egunerokotasunaren barnean, baina gelakide batek esan zuen moduan “todo no es tan bonito”. Artikuluak lanpostu hori saldu egin nahi digu, baina ondoren eguneroko lan hori nolakoa den begiratu beharko litzateke.

Egia esan ez nau liluratzen, ezta disgustatzen ere. Mota honetako lanak, nekagarriak izan daitezke, baina ondo eginez gero ematen duen satisfazioa handia da. Ez da nire lehen aukera izango, nahiago baitut beste alor batzuetan lan egin. Hori bai, ez dizkiot ateak ixten Community Manager izateari. Gainera, soldata motibagarria da.

Agur eta ohore

Hire bizitzaren liburua amaitu huan igandean. Handia izan haiz Joxan, handia. Hire alaitasun horrekin itxarongo digukelakoan, besarkada bat.

Aste honetan HUHEZINEMA, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateak antolatzen duen film laburren festibalaz “gozatzeko” aukera izan dugu. Baina gozatu beharrean, momentu batzuetan desilusionatu egin nau.

Aitortu beharra dut ni ez Osteguneko bi saioetan besterik ez nintzela egon, nire arrazoiak banituen-eta. Beste bietara joateko aukerarik ez nuen izan, baina nik ikusitakoarekin eta gelakideek egindako komentarioetatik, ezin gauza positibo asko atera.

Asteazkeneko saioan, Kote Camacho izan zen. Bere jarrera ez omen zen izan espero zena, eta lagunei hitzaldia oso desatsegina egin zitzaien, errespetu gutxikoa izateaz gain. Ostegunean, film laburrak izan ondoren, Pendejo eta Gorrotxatepe izan ziren. Asko gustatu zitzaidan hitzaldi hau. Oso eramangarria, eta barre egiteko aproposa, film labur originalekin.

Baina jaialdi honetan gehien huts egin didanak jende falta izan da. Asteazkenean 4 pertsona besterik ez omen ziren geratu bukaerarako. Ostegunean 8-9 pertsona izan ginen bigarren zatian. Hutsegite nabarmena sentitu nuen. Antolatzaile gehienak falta ziren, baita irakasle asko eta asko ere. Jarrera falta.

Dena den, txalotzekoa izan da film laburrak egin dituzten ikasleen lana. Eta espero dut hurrengo urtean, eta batez ere gure txanda iristen denerako, gauzak hobetzen hastea.

Belarri ondoan petardo bat lehertuko bailitzan sartu zaizkit tiro haien eztandak belarrian. Komunetik irten, eta korridorean morroi batzuk ikusi ditut gelak bahitzen. Eskerrak eman dizkiot nire buruari, batez ere maskuriari, momentu horretan pixagura izateagatik. Baina zerbait egin behar?

Behin pasatako beldurrak pasata, mugikorra hartzea otu zitzaidan. Bi aukera, SMSak edo deiak. Lehenik SMSa bidali nion mugikorraz adien egoten den gelakideari. “Komunean nago. Zer gertatu da? Denak ondo? Deitu egingo dizut, hartu eta utzi mugikorra bere horretan.”

Minutu batzuen ondoren erantzun zidan: “OK.5 tipo. Pistolak. Beldurra. Xabi zauriturik. Lagundu.” Deitu eta barruko isiltasuna, eta noizean behin bahitzaileen oihuak. Egoera aztertuta poliziari deitu nion.

Zorionez dena ongi irten zen. Zaurituak ia ez zuen ezer, baina badaezpada ere ospitalera eraman zuten. Irakaslea berehala etorri zitzaidan esanez, “Eta non ahaztu duzu Twitter?” Nire erantzuna honakoa izan zen:

“Ea, Twitter sekulako erreminta izan daiteke, baina horrelakoetan ez duzu sare sozial batean pentsatzen. Horrelakoetan polizia da jakinaren gainean egon behar duena.” Eta hau egia da. Jendeari beranduago jakinaraziko zaio, izan ere, horrelako kasuetan ezin dute laguntzarik eman. Gainera beste gauza batzuk hartu behar dira kontutan:

1-      Zuk mugikorra izatea

2-      Bateria nahikoa izatea

3-      Mugikorrean saldoa izatea (kontratukoa bazara, ezer ere ez)

4-      Gelakideek mugikorra hartu ahal izatea

5-      Mugikorrak Internet sarbidea izatea

6-      Gelakideak mugikorra izan bai, baina Twitterera ere konektatuta egon behar du!

Nik pertsonalki, EZ nuke Twitterrera joko horrelakoetan.

Atzoko klasean, Iban Arantzabal izan genuen hitzaldi bat ematen Goiena komunitatearen inguruan. Ordubetez aritu zitzaigun, eta argi geratu zen Interneten komunitateek duten garrantzia.

Komunitateei heldu genien lehenengo, hala nola, tokiko.tv, goiena.net edo danbaka.com. Hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta hori da arrakastaren piramidearen punta. Bakoitzak bere ezaugarriak izateak aniztasuna dakar, eta aniztasun hori beharrezkoa da publiko zabal batez hitz egiten ari garenean.

Ezaugarri horien artean hizkera aipa genezake. Komunitate bakoitzak bere ikusle/irakurle kopurua duen moduan, hizkera moldatu beharra du. Adibidez, gazteentzako saio baten hizkera freskoagoa izango da (danbaka), albisteez hornituagoa dena serioagoa (sustatu), edo elkarrizketa programa batek gertutasun gehiago izango du (ilunpean).

Bestalde, ideologia jakin batek ez du tokirik izan behar komunikabideetan. Alderdi guztietan izan behar du eragina. Ez luke izan behar, baina kasu askotan horrela da. Euskaldunei kontra egiterako garaian espainiarren joerak argi eta garbi erakusten du hori. Horra hor, estilo liburuen garrantzia.

Amaitze aldera, arrakasta lortzeko beste hainbat gomendio eman zizkigun, hona hemen batzuk:

–          Esaten dena, estiloarekin bat egon behar du

–          Eragina izan behar du, bezeroen bihotzetara helduz

–          Copy-pastea alboratu

–          Narrazio hutsek ez dute balio.

–          Kazetariak buruhaustea izan behar du, inplikazioa.

–          Gertutasuna adierazi

–          Mahatsa edukian dago

Azkenik, aipatu gabe ezin utzi erakutsi zigun tresna. Niretzat berria, eta oso erabilgarria izan litekeena, Open Street Map (OSM). Google mapsen antzekoa, baina komunitatean sortua, azken honetan agertuko ez diren gauzak agertzen direlarik. Gomendagarria benetan.

Kurt Moor, hizkuntzetarako sortu behra genuen blogeko protagonista dugu. Taldeka, iritzi artikuluak idatzi behar ditugu proiektu horretan. Ni, Itxaso Frau eta Olatz Artolarekin batera arituko naiz. Hiruon artean sortu dugu Kurt Moor, eta bere helburua munduan dauden injustiziak salatzea izango da. Slidesharen ikusi genituen aurkezpenen ezaugarri hoberenez baliatuta, hona hemen, Kurt Moor eta bere blogaren aurkezpena:

  • Faroa
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Sustatu
  • Demonocrazy
  • Mick Ostolaza
  • Hitz setatuak
  • Nire argazkiak
  • Bonberenea
  • Proiektua
  • Komunikazio Glosategia
  • Advertisements